|
July 5, 2005
Berkeley, California, USA
Ura - A World Wide Panorama
Joan den urtean zehar 40tik gorako herrialde erberdinetatik 500 argazkilari baino gehiagok web leku berezi eta kitzikagarri bat sortu zuten, 'World Wide Panorama' ('Munduko panoramikak') izenpean, 2004ko martxoan. 360 graduko irudi panoramikoez osatuta dago, hau da bira osa ematen duten argakiez. Saguaz eta QuickTime izeneko teknologia baten bidez ikusleak bira osoa eman diezaioke irudiari, norabide guztietan.
Munduko Panoramikak- web lekua hazten da hiru hilero, deialdi bakoitzekin. Argazkiak koordenatuki ateratzen dira aldez aurretik adostutako gai baten inguruan. Azken deialdiko gaia -Solstizioko egunetan egin zena (hau da, Ipar hemisferioko urteko egunik luzeenean, udako lehenengo eguna)- 'Ura' zen, eta bertan 46 herrialdeetako 260 partehartzaileek bidali zituzten irudiak.
Gaien aniztasuna harrigarria da - urjauziak, iturriak, ibaiak, lakuak, urtegiak, kanalak, obra hidraulikoak, aquariumak, itsasuntziak, bainugelak, eta piszinak.
Ikusi beharreko batzuk: Victor Zaveduk-ek Chicago-ko Crown Fountain izeneko iturriaren barrura eramaten gaitu ; Wil Brugman kotxe garbiketa makina batean dago, Holandan; Bostjan Burger-ek Eslobeniako lurpeko ibai bat erakusten digu; Bernhard Vogl-ek jelaz betetako kobazulo bat du Austrian; Sachio Izumi-k ipurtargiak atera zituen Japoniako ibai batean; IƱaki Rezola Donostiako Aquarium-eko tunelean dago; Michael Stoss, egurrezko betiko itsauntzi batean, Alemanian; Bryant Arnett-ek seme-alabak piszina batean ditu, Californian; Gerardo Sanchez-ek bazkaltzera gonbidatzen gaitu Venezuelan; Rolf Ris-ek Rhin ibaiko urjauziak erakusten dizkigu, Suizan; Andrey Ilyin-ek egun euritsua pasa zuen Moskun; eta Simon Maguire-ek iturri batekin istiluak izan zituen, Australian.
Bisita ezazu Munduko Panoramikak (World Wide Panorama) WorldWidePanorama.com -en. 'Ura'z gain, aurreko deialdiak ere badaude, haka nola "Merkatua", "Santutegia", "Zubiak", "Munduko Ondarea" eta 'Munduko Panoramikak' lehenengo ekitaldia.
Lekuak 1200 360 graduko panoramikak erakusten ditu, 500 argazkilari ezberdinek eginak. Nabigatzeko erraza da, Munduko Mapa baten bidez, argazkilarien izenen edo Munduko lekuaren araberako listak ere daudelarik. Badago baita Eguneko panoramika bat, eta segundu gutxitan aleatorioki aldatzen diren panoramikak aukeran. Lekuaren dimentsio internazionala azpimarratzeko, sarreretako orriak 15 hizkuntzatan eskeintzen dira, euskera barne.
'Munduko Panoramikak' (The World Wide Panorama) California-ko Berkeley Unibertsitateko Geo-Images Project-ean kokatuta dago. Informazio gehiago izateko, idatzi Don Bain-i (dbain@berkeley.edu), edota Landis Bennett-i (landis@360Geographics.com). |